“Eta gazteok zer?”
Posted: 2011/12/06 | Author: ikastaroa | Filed under: #euzkadi, Euskal Herria, ikastaroa | Tags: gazteak, ikerketa, soziologia | Leave a comment »
Udako kurtsoan Amaia Nicholson “Eta gazteok zer?” ikerketa aurkeztu zigun. Garai hartan bukatu gabeko proiektua bazen ere azken asteotan euren berri izan dugu komunikabide ezberdinetan egindako agerpenen eta Euskal Herrian zehar egindako aurkezpen publikoen bidez. Era berean, web orri bat sortu dute gazte ikerlariek http://gazteokzer.gite-ipes.org/
Blog honetan, oinarri teoriko gisa erabilitako liburuxka deskargatu daiteke, landa lanean burututako sakoneko elkarrizketak eta hauen bidez ateratako ondorioak ikusi eta guzti honeri sortutako foroaren bidez kritikak, galderak proposamenak eta ekarpenak egiteko aukera dago ere.
Ikastaroan eztabaida oparoa izan genuen gazteria eta praktika politiko eredu ezberdinen inguruan: praktika “zahar” eta “berrien” arteko talka, gizarte eredu aldaketa posible batek ahalbidetutako eredua eta euskal gazteria aztergai izan genituelarik. Aurrerapen gisa eta eztabaida jarraitze aldera hona gazte ikerlariek ikerketa borobiltzeko sortutako bideoa.
Eta gazteok zer? Julio Araluze 2010 Beka
“Euzkadi” kurtsoko ekarpena 8. “Euskal identitate digitalaz”, Patxi Gaztelumendi
Posted: 2011/09/18 | Author: ikastaroa | Filed under: #euzkadi, ikastaroa | Leave a comment »
UEUko Euzkadi euskotarron aberria da? kurtsoari amaia Patxi Gaztelumendiren aurkezpenak eman zion. Patxik, Euskal Herria 2.0 abiapuntutzat hartuz, euskal identitatearen erreprodukzioa sare sozialen bidez nola ematen den agertu zigun.
Interneteko perfilen laguntzaz “norberaren nortasun digitala” testu eta argazkiekin nola eraiki daitekeen ezagutzeko aukera izan genuen eta kasu praktikoen bidez ordurarte kurtsoan izandako zenbait eztabaida piztu eta beste hainbat ideia bergogoratu genituen. Ideia hauen artean, besteak beste, sare sozialen azkartasun, fluxutasun eta aldakortasunari esker, egungo kontestu kontingente eta konplexua bergogoratzeko parada izan genuen. Horretaz gain, kontestu honetan hizkuntza, argazki eta izendapen desberdinak erabiliaz, euskal identitatea erreferente desberdinek sor dezaketela eta ondorioz, dossel sakraturik ez dagoela ere gogora ekarri genuen. Diasporen kasuan bezala sare sozialen adibidean ere, lurraldetasun bakar bat izan gabe euskal identitatea territorioan garatzen dela ikusteko aukera ere izan genuen halaber.
Hona hemen Patxi gaztelumendiren aurkezpenaren laburpena:
“Euzkadi” kurtsoko ekarpena 7. “Argentinako euskal diasporako gazteen identitateak”, Oihane Garcia
Posted: 2011/09/18 | Author: ikastaroa | Filed under: #euzkadi, ikastaroa | Leave a comment »
Euskal identitatearen gaia kasu konkretu batetatik ikertu zuen beste hizlarietariko bat Oihane Garcia izan zen. Oihanek, amaitu berri zuen bere doktorego tesia abiapuntutzat hartuz, Argentinako euskal diasporako gazteen narrazioei buruz aritu zen kurtsoan.
Aurkezpen honen bidez, diasporen inguruko orain arteko ulerkera nagusiak bazterrean utzi eta Euskal Herriarekiko etengabeko erreferentzialtasun bat mantentzen duten nodo soilak izateaz haratago, beraien baitan errealitate eta euskal identitate “propio” bat eraikitzeko gaitasuna duten interakzio espazio “independienteak” ere badirela aditzera eman zuen. Ikuspegi honetatik, euskal identitatearen garapenerako lurralde baten erreferentzialtasunaren auzia zabaldu zuen, identitatea azaltzerako orduan esparru geografiko zehaztu baten mugen antzutasuna azaleratuz eta territorio kontzeptu zabalagoaren erabilera planteatuz.
Doktore tesiaren helburu eta metodologia azaldu ostean, gazte argentinarren bizipen eta ulerkera desberdinen berri izan genuen praktika baten bidez: Argentinan elkarrizketaturiko hainbat gazteren hitzak irakurriaz, diasporaren inguruan sortutako, artikulaturiko eta handik beste eremuetara zabalduriko identitateak ezagutu baikenituen. Praktika honen bidez, besteak beste, gazte hauengan identitate euskaldunak bestelako identitateekin komuztatzen duela ikusi genuen, “Proposamenean” agertu bezala, pertsona berdinarengan identitate desberdinak uztartzen direla agertuaz.
Hemen, Oihane Garciaren aurkezpena eta elkarrizketatuen narrazio sailkapena eskeintzen dizuegu.
Euzkadi kurtsoko ekarpena 6.”Euskal nazio nortasunari so futboletik erreparatuta”; Ekain Rojo
Posted: 2011/09/18 | Author: ikastaroa | Filed under: #euzkadi, Euskal Herria, ikastaroa | Leave a comment »Euskal identitatearen problematizazioa eta proposamena mahai gainean jarri ostean, ikerketa kasu zehatzen aurkezpenak izan genituen eztabaidagai, hauetariko lehena Ekain Rojok futboletik egindako ekarpena izan genuelarik.
Doktore tesia izango den proiektu honen aurkezpenean, kirola eta zehazki futbola, identitate euskalduna garatzeko tresna eraginkorra dela erakutsi zigun Ekain Rojok eta era berean zenbait eztabaida proposatu zituen. Batetik, garapen hori burutzeko espazioaz aritu zitzaigun euskal taldeek espainiar liga baten baitan daudela gogoraraziz; ildo honetatik, taktika kontzeptuaren garrantziaz aritu ginen non ekintza, propioa ez den espazio batetatik abiatzen den. Era berean, euskal identitatearen garapenean edota “gure” identitatean eragin sozio estrukturalek eta kanpo identitateek edota “haiek” duten eragina argitu zigun Ekainek. Azkeneko idei hau euskal identitatea aztertzeko proposamenarekin uztartuz, aurreko saioetan identifikatutako “haiek-gu” agentea kasu zehatz batean ikusteko aukera izan genuelarik.
Bukatzeko, euskal nazioaz aritzean maiz aurkitzen diren beste bi elementu ere agertu ziren aurkezpene honetan eta geroko eztabaidan: lurraldetasunaren gaia eta euskal komunitatea eratzeko eta eraikitzeko modu anitzak.
Hona hemen Ekainek erabilitako laburpena:
“Euzkadi” kurtsoko ekarpena 5; “Proposamena” Koldo d. Bizkarguenaga eta Uxoa Anduaga
Posted: 2011/07/27 | Author: ikastaroa | Filed under: #euzkadi, ikastaroa | Tags: abiapuntua, edukia, euskal herria, euskal identitatearen teoriak, identitatea, ikastaroa, ikerketa, problematizazioa, soziologia | Leave a comment »Kurtsoaren hasieran egindako ”Problematizazioaren” ostean, egungo kontestu dinamiko, aldakor eta kontingentean euskal identitatea aztertu ahal izateko kontuan hartu beharreko agente, espazio, erreferente identitario eta logika anitzen inguruan eztabaidatzeko aukera egon zen.
Horrela identitatea aztertu eta mamitzeko proposamen bat luzatzen da: nork-nori-nor. Hitz joku honen bitartez, euskal identitatea erlaziozko eta kontestuala den euskal identitatea aztertzeko tresna proposatu genuen. Horrela beraz, euskal identitatea ulertzerako orduan subjektu (indibiduo, kolektibo, instituzio…) ezberdinen arteko harremanak eta hauek ematen diren kontestu dimensionala eta tenporala kontuan hartu behar direla defendatu zen. Era berean, lehen egunean esandakoak gogoan izanda, euskal identitateak jasandako eragin sozio-historiko-estrukturala ere kontuan izan beharra dagoela azpimarratu beharra dago.
Perspektiba honen bidez, besteak beste, euskal identitate nazionala beste identitate mota batzuekin (sexu, genero, arraza, klase…) duen harremana ulertu daiteke: “euskaldunok” ez baitugu etengabe identitate mota hau garatzen, interlokutorea eta kontestuaren arabera emakume edota ikasle identitatea errepresentatzen dugularik gure euskalduntasuna baztertu barik.
Bukatzeko, abiapuntu genuen “euskal identitatea zer da?” galdera esentzialista “zelan garatzen da?” konstruktibistagatik aberastea genuen helburua borobiltzeko, gure ustez, egungo kontestu eta euskal gizartea ikerketa objektuaren garrantzia “euskaldun izatean” baino “euskaldun egitean” dagoela ondorioztatu genuen
Hemen behean erantsia kurtsoan proposatu zen powerpointa:
“Euzkadi” kurtsoaren ekarpena 4: “Euskal identitatea, kultura eta musika” Ion Andoni del Amo
Posted: 2011/07/13 | Author: ikastaroa | Filed under: #euzkadi, ikastaroa | Tags: euskal herria, euzkadi, identitatea, ikastaroa, ikerketa, kultura, musika | Leave a comment »Laurita Silesen ekarpenaren ostean Ion Andoni del Amok bere tesi proiektua aurkeztu zigun, zeinetan ikuspegi orokor batetik azken hamarkadetako euskal gizartearen bilakaera kultural, sozial eta politiko batetik abiatuz egungo errealitatea aztertzen duen. Fase ezberdinen bereizketa eta azalpenerako, besteak beste, Ibai Atutxak “Tatxatuaren azpiko nazioaz” liburuan Hertzainaken “Drogak AEKn” kantaren azterketaz baliatu zen ikerlari gazteak.
Ekarpen honen bidez erreferente identitarioetaz aritzeko aukera izan genuen, izan ere, geroko eztabaidan euskal gizartean eragina duten zenbait prozesu kultural agertu ziren (musika, arte plastikoak…) eta hauetan zer esan handia duten eragin sozio historiko estrukturalak: “problematizazioaren” atalean identifikatutako instituzio ekonomiko zein politikoen eragina kasu zehatz baten bidez ikusi zen.
Hona Ion Andonik segitutako eskema: ION ANDONI
“Euzkadi” kurtsoko ekarpena 3: “Euskal identitatearen eta andaluzaren erreferente sinbolikoak” Laurita Siles
Posted: 2011/07/13 | Author: ikastaroa | Filed under: #euzkadi, ikastaroa | Tags: artea, euzkadi, identitatea, ikastaroa, ikerketa | Leave a comment »“Problematizazioaren” atalean azaldu bezala, azken hamarkadetan erreferente identitario euskaldunak aniztu eta beste identitate nazionalekin uztartu egin dira kolektibotasunaren ideia konplexuago bihurtuz: beste garai batzuetan bilatzen eta aldarrikatzen zen “dosel sakratua” edota erreferente identitario bakarrak aniztasun bati utzi dio paso.
Honen adibide, Laurita Silesek arte ederren ikuspegitik egiten ari den doktore tesi lana dugu non folklorea eta folklorismoa bi errealitate ezberdinetan aztertzen duen. Zenbait artista andaluz eta euskaldunen lanetaz baliatuz, euskal identitatea ulertzeko eta aztertzeko inspirazio iturri aberatsa izateaz gain, hau aztertzeko tresnak ere ematen dizkigu ikerlari gazteak.
Hona bere blogaren lotura, non bere obra guztia ikus daitekeen: http://lauritasiles.com/home.html
Euskal Herria trending topic
Posted: 2011/07/13 | Author: txomin | Filed under: #euzkadi, Euskal Herria | Tags: euskal herria, euzkadi, identitatea, sarea, trending topic, twitter | Leave a comment »Euskal Herria hitz erabiliena izaten ari da Espainieako twitterlarien artean. Horrek, zelan ez, eztabaida ekarri du, eta are gehiago erabili da Euskal Herria terminoa. Eta eztabaida areagotu egin da sarean, twitterlari espainol batzuen eta besteen artean, tartean euskaldunak, Euskal Herritik idazten dutenak, Euskal Herriari atxekimendua diotenak….

albistea Zuzeu.com
“Euzkadi” kurtsoko ekarpena: 2. “Gazteak eta politika” Amaia Nicholson
Posted: 2011/07/07 | Author: ikastaroa | Filed under: #euzkadi, ikastaroa | Tags: amaia, edukia, euskal herria, gazteak, identitatea, ikastaroa, ikerketa, politika, soziologia | Leave a comment »
Gite-Ipesek eskainitako beka baten bidez ekin zioten Amaiak eta beste bost gazte ikertzailek egungo euskal gizartean euskal gazteriaren praktika politikoen azterketari. Ikerketa proiektu motz honek bi helburu nagusi bete nahi zituen: 1. gazteen parktika eta diskurtsoak identifikatu 2. gazteek kolektibotasuna zelan ulertzen duten aztertzea. Proiektu mamitsu honek, besteak beste, aurreko ekarpen teoriko orokorrean aipatutako euskal identitatea garatzeko logikaz eta espazioen garrantziaz hausnartzeko balio izan zigun: logika politikoaz, instituzio mota ezberdinen eraginaz eta espazio publikoan, pribatuan zein intimoan politika egiteko eta euskal identitatea garatzeko zenbait aspektu jorratu ziren.
Hona hemen, Amaiak berak aurkezpenean jarraitutako gidoia
“Euzkadi” kurtsoko ekarpena: 1. “Problematizazioa”; Uxoa Anduaga eta Koldo d. Bizkarguenaga
Posted: 2011/07/07 | Author: ikastaroa | Filed under: #euzkadi, ikastaroa | Tags: abiapuntua, edukia, euskal identitatearen teoriak, euzkadi, helmuga, identitatea, ikastaroa, ikerketa, problematizazioa, soziologia | Leave a comment »Kurtsoa, orain arte euskal identitatearen inguruko ikergaldera soziologiko nagusiak zeintzuk izan diren planteatzen hasi genuen (“zer da?” eta “zelan garatzen da?”), honetarako, egungo kontestu sozial eta soziologikoaren azalpena derrigorezkotzat jotzen genuelarik. Ikuspegi konstrukzionista batetik, euskal identitatea garatzen duten logika, espazio, agente eta erreferente identitarioen mahaigaineratzeari ekin genion gainontzeko ekarpen zehatzak eta eztabaidak parametro komun batzuen arabera kokatu ahal izateko. Ondorio nagusi gisa, euskal identitatearen ikergaldera aldatzea beharrezkoa dela ikusi genuen bai ikuspegi zientifiko, sozial, zein politiko batetik eta era berean, euskal identitatearen definizioa aurrera begirako tresna gisa proposatu genuen Gerard Collen zita jarraituz, “entendiendo la identidad como punto de partida y no como de llegada”.

Hona azalpenerako erabilitako powerpointa:






iritziak